

lorekolore

Sasoiko loreak
Sasoi bakoitzean orduko loreak ditugu Lorekoloren.
Kanpoko zein barruko landareak dira etxea apaintzeko aukera politena!

Lore-sortak
Mota guztietako lore-sortak egiten ditugu: hiletetarako, urteurrenak ospatzeko, urtebetetzeak zoriontzeko...
Lore-sortak edozein gertaera ospatzeko dira aproposak!

Eta askoz gehiago...
Zentruak, loreontziak, lurra, ongarria, botikak, haziak...
Loreen munduarekin zerikusia duen orotarik daukagu, zatoz eta ikusi!

Freskoa, sasoikoa eta anitza
GURI BURUZ
Lorekolorek lehen aldiz 2009. urtean ireki zituen bere ateak Olaberrian. 8 urtetako esperientzia aberasgarriaren ondoren, gaur egun Beasaingo sarreran daukagun dendara leku aldatu ginen. Hasieratik gure egitekoa bezeroen beharretara egokitutako lore-zerbitzuak eskaintzea izan da. Bezeroei lore freskoak eta ederrak eskaintzeko etengabeko konpromisoa daukagu.
Lorekoloren gure loreak beti loratzen ari dira. Zure etxea apaintzeko dela, edota norbaitentzako opari berezi bat bilatzen ari zarela, beti dago loreak edo lore-sorta bat erosteko arrazoi on bat. Lorekoloren une bakoitzean behar duzun hori aurkitu dezakezu. Bisitatu gaitzazu eta ikusi zer eskaini dezakegun!



Konektatu gurekin!
Konektatu gurekin Facebook edo Instagram bidez, Lorekoloreko azken albiste, eskaintzen eta produktu berrienen jakinaren gainean egoteko!